Eman du Telmo Deunek santelmoetan zozkatutako otarrea

Juan Luis Romatet

Saria emateko unea. (Utzitakoa)

Ohi duen bezala, Zumaiako arraun elkarteak otarrea zozkatu du pasa berri diren San Telmo jaietan. Txartel sarituaren jabeak jaso du dagoeneko saria. 

Otarrea zozkatu ohi du Telmo Deun arraun elkarteak San Telmo jaien bueltan. Pasa den igandean jokatu zituzten trainerilla estropaden ondoren atera zuten zenbaki sariduna, eta atzo arratsaldean jaso zuen txartelaren erosleak saria, elkarteak Itsas kiroldegian duen lokalean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide