'El último vikingo' film daniarra emango dute asteburuan Aita Mari aretoan

Juan Luis Romatet

Mads Mikkelsen aktorea buru duen komedia beltza ikusteko parada izango da gaurtik astelehenera bitartean Zumaiako zinema aretoan. 

El último vikingo film daniarra emango dute asteburu honetan Zumaiako Aita Mari zinema aretoan. Mads Mikkelsen aktorea buru duen komedia beltza, gaurtik astelehenera bitartean emango dute, 19:30ean. Sarrerak Internet bidez erosi ahal izango dira, sarrerakzumaia.eus webgunean. Saioen aurretik aretoko leihatilan ere eskuratu ahal izango dira. 

Sinopsia

Anker espetxetik atera da lapurretagatik hamabost urteko zigorra bete ondoren. Lapurretako dirua bere anaia Manfredek lurperatu zuen. Berak bakarrik daki non dagoen. Zoritxarrez, harrezkero, Manfredek buru-nahaste bat garatu du, eta dena ahaztu du. Elkarrekin, anaiek ustekabeko bidaia bat egingo dute dirua aurkitzeko eta benetan nor diren jakiteko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide