Gipuzkoako Trainerilla Ligako bigarren jardunaldia Pasaiako uretan jokatu zuten atzo 16:30ean hasita. Telmo Deuneko arraunlariek hainbat kategoritan parte hartu zuten, eta seniorretan bikain ibilita, garaipena etxeratu zuten emakumeek. 15:10,78 denbora egin zuten, San Juan baino 9 eta Orio baino 23 segundo bizkorrago helmugaratuta. Zumaiarren B ontziak, berriz, laugarren egin zuen, lanak etxekoengandik 33 segundora amaituta.
Kadete nesketan eta jubenil mutiletan ere lehiatu ziren zumaiarrak: seigarren eta bosgarren egin zuten, hurrenez hurren.