Eduardo Merinok irabazi du Distiraren apirileko lehiaketa soziala

Maddi Txintxurreta

Irudi honekin irabazi du Eduardo Merinok apirileko lehiaketa soziala. (Eduardo Merino)

Silueta izan da hil honetako lehiaketako gaia, eta 25 argazki aurkeztu dituzte elkarteko bazkideek. 

Distira Zumaiako argazki elkarteak antolatutako argazki lehiaketa sozialaren martxoko irabazlea Eduardo Merino izan da. Siluetaren bueltan egin dituzte irudiak elkarteko bazkideek, eta epaileen ustez, Merinorena izan da aurkeztutako lan onena. Bigarren saria Fernando Martinek irabazi du, eta Luis Mari Alkortak egin du hirugarren. Guztira, 25 lan aurkeztu dituzte hilabete horretako lehiaketara. 

Zumaiako argazki elkartearen webgunean ikus daitezke martxoko lehiaketaren argazki irabazleak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide