Datorren ikasturtean Musika eta Dantza Eskolan dantza garaikideak ikasteko taldea sortzeko helburuz, diziplina hori ezagutzeko eta probatzeko aukera izango dute bihar arratsaldean 12 eta 18 urte arteko gaztetxoek.
17:00etatik 18:00etara izango da saio irekia Komentuko Musika eta Dantza Eskolan, eta Garazi Etxaburu irakasleak dinamizatuko du. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, biharko saioan parte hartzeko ez da aurrez izena eman beharrik izango.
Asteazkenean, kantu lirikoa
Asteazkenean, berriz, Musika eta Dantza eskolako kantu lirikoko ikasleek emanaldia eskainiko dute Komentuan. 19:00etan hasiko da entzunaldia.