Abiatu dute esku pilota txapelketako aurtengo aldia

Juan Luis Romatet

Lehen jardunaldiko une bat. (Juan Luis Romatet)

Ostiral arratsaldean jokatu zituzten Odieta pilotalekuan aurtengo aldiko lehen partidak. Zortzi bikotek hartuko dute parte aurtengo txapelketan. Ekainaren amaierara bitartean izango dira jardunaldiak.

Abiatu dute aurtengo esku pilota txapelketa herrikoia. Zortzi bikote arituko dira aurten txapelaren bila. Ligaxkako zortzi jardunaldi jokatuko dituzte, eta haren ondoren etorriko dira finalerdiak eta San Pedro jaien bueltan jokatuko duten finala.

Pasa den ostiral arratsaldean jokatu zuten lehen jardunaldia, eta honako emaitzak izan ziren:

  • Tumas-Iribar, 22; Beristain-Larrañaga, 11.
  • Etxabe-Beristain, 22; Olaizola-Etxabe, 14.
  • Fleitas-Lize, 16; Ellakuria-Buru, 22.
  • Etxabe-Mañu, 11; Zearreta-Olaizola, 22.

Ostirala jaieguna izanik, bigarren jardunaldia ostegunean, hilaren 30ean jokatuko dute, honako norgehiagokekin.

  • Beristain-Larrañaga vs Ellakuria-Buru.
  • Tumas-Iribar vs Olaizola-Etxabe.
  • Etxabe-Beristain vs Zearreta-Olaizola.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide