Xake azkarreko Gipuzkoako txapelketa irabazi du Oier Sarasketak

Juan Luis Romatet 2026ko apirilaren 27a

Oier Sarasketa, saria jasotzen atzo Deban. (Utzitakoa)

Deban jokatu zuten atzo txapelketa, eta zumaiarra jokatutako zazpi partidetan gailendu zen. Txapelketa berean Xabier Aranzabal laugarren izan da, eta Oscar Aizpurua hemeretzigarren. 

Xake partida azkarreko Gipuzkoako txapelketa jokatu zuten atzo Deban. 15 minutuko partidak jokatu zituzten parte hartzaileek, eta haien artean onena Oier Sarasketa zumaiarra izan zen. Zazpi partida jokatu zituzten, eta horietatik zazpiak irabazi zituen Kbi xake klubeko jokalari gazteak, txapelketa 7 punturekin irabaziz.

Zumaiako klubeko beste bi jokalari ere izan ziren txapelketan parte hartzen. Hala, Xabier Aranzabal, 5 punturekin, laugarren postuan sailkatu zen. Oscar Aizpurua, bere aldetik, hemeretzigarren postuan sailkatu zen, 4 punturekin.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide