Uda sasoia gerturatzen ari da, eta hari ongietorria emateko Raixta eguna antolatuko du aurten ere Zumaiako Emakumeon Etxeak. Maiatzaren 30ean egingo dute aurtengo ekitaldia, eta hartan parte hartzeko izen ematea zabaldu dute dagoeneko.
Zumaiako emakume sortzaileen topagune izatea ere badu helburu Raixta egunak, eta, hala, hiru eratan parte hartzeko aukera izango dute: salmenta edo erakusketarako postu jarriz, tailerrak gidatuz, edo oholtzara igo, eta musika, dantza edo performanceko saio laburrak eskainiz. Hasierako ideia hori bada ere, edozein proposamen jasotzeko prest daudela azaldu dute antolatzaileek.
Aurtengo Raixta egunean parte hartzeko asmoa dutenek honako formularioa bete beharko dute, ahal dela, maiatzaren 4a baino lehen.