Foronda azpiko aldapa itxiko dute bihar, Erkibeko lorategiko lanak direla eta

Juan Luis Romatet 2026ko apirilaren 28a

Bi herritar Erkibeko lorategi aurrean eserita. (Juan Luis Romatet)

Fielatotik Zubitxo etxeen parera arteko tartea egongo da itxita 24 orduz, bihar goizeko 08:00etatik osteguneko 08:00etara arte. 

Erkibeko lorategia atontzeko lanak azken fasean sartu dira. Lan horien barruan, Foronda kultur etxe azpitik igarotzen den Odietako aldaparen zati bat itxiko dute bihar goizeko lehen orduetatik aurrera. Zehazki, Fielatotik (Udaltzaingoaren egoitza dagoen plazatxoa) Zubitxo etxeen arteko zatia itxiko dute. Udalaren arabera, 24 orduz egongo da bidea itxita, bihar goizeko 08:00etatik ostegun goizeko 08:00ak arte.

Denbora tarte horretan, Arritokietara eta San Josera igo nahiko duten ibilgailuek Foruen plazako aldapa erabili beharko dute. Irteera, ohi bezala, San Josetik egingo dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide