Ikasturtea amaitzearekin batera, azterketa garaian sartuko dira herriko gazteak. Askok eta askok udal liburutegia eta Alondegiko ganbara erabiltzen dute liburuetan eta apunteetan murgiltzeko. Udal eraikinak, baina, itxirik egoten dira igandetan, eta hori dela eta, gaztetxea ikasketa eremu bihurtzea erabaki dute maiatzeko bost igandetarako.
Hala iragarri du Zumaiako Ernaik sare sozialetan partekatutako eduki batean. Gaineratu du "elkarlanean eta autogestioan oinarrituta" erabiliko dutela gaztetxea ikasketetarako.
Era horretan, goizetik iluntzera arte erabili ahal izango da Torreberri eraikineko gaztetxea ikasketa eremu bezala, 09:00etatik 20:00etara bitartean. Informazio gehiago edo ekimenarekin bat egiteko Gaztetxeko ikasketa saiuak WhatsApp taldean.