'La sombra de mi padre' film nigeriarra emango dute bihar zine forum saioan

Juan Luis Romatet 2026ko apirilaren 29a

Akinola Davies zinemagilearen lana, nazioarte mailako jaialdi ugaritan saritu dute. Saioa 19:00etan hasiko da Aita Mari aretoan, eta sarrerak aretoko leihatilan izango dira salgai. 

Nigeriar jatorriko film bati tartea egingo dio Ostarrena zine klub taldeak udaberriko zine forum zikloaren barruan. Akinola Davies zinemagilearen La sombra de mi padre filma emango dute bihar, 19:00etatik aurrera, Aita Mari zinema aretoan. Emanaldirako sarrerak aretoko leihatilan izango dira salgai saioa hasi aurretik. 

Nazioarte mailako zinema jaialdi ugaritan saritua, filma 1993ko Nigerian dago girotuta. Lagosen, Nigeriako hiriburuan, 1993ko hauteskunde-krisian, egun bakar batean, aita bat eta haren bi seme alaba txikiak hiri handian zehar bidaiatzen ariko dira, eta ezegonkortasun politikoak etxera itzultzea arriskuan jarriko die. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide