Gizarte zerbitzuen arloan lan egiten duten elkarteak eta erakundeak egin dezakete jada Zumaiako Udalaren dirulaguntzak jasotzeko eskaera. Udalak gehienez ere 14.000 euro banatuko ditu baldintzak betetzen dituzten elkarteen artean. Erakunde horiei beren jarduerak gauzatzeko edo beren funtzionamendu gastuetarako laguntza eskaintzeko helburua du udalaren diru-partidak.
Dirulaguntza maiatzaren 24a baino lehen eskatu beharko dute gizarte zerbitzuen arloko erakundeek, udalaren webguneko egoitza elektronikoaren bidez, eta deialdiari dagokion eskabidea eta horren eranskinak sinatuta aurkeztu beharko dituzte interesdunek. Esteka honetan ikus daitezke eskaera egin ahal izateko bete beharreko baldintzak.