Arratsaldean egingo dute, 18:00etatik aurrera, Zumaiako Udalaren apirileko ohiko udalbatzarra. Udaletxeko pleno aretoan egingo duten bilkuran gai nagusi bat izango da: Hiri Antolamendu Plan Orokorrari (HAPO) behin behineko onarpena ematea, hain zuzen.
Eguneko gai zerrenda honakoa izango da:
1. Aurreko bilerako aktaren onarpena, bidezkoa bada.
Irizpenak
2.1. Zumaiako Hiriginta Antolamenduko Plangintza Orokorrari behin behineko onarpena ematea.
2.2. 2026ko 4. kreditu aldaketa onartzea.
2.3. 2026ko ordenantza fiskalen bigarren aldaketa behin behinekoz onartzea.
Proposamena
3.1. Branka eraikinaren lagapena behin behinekoz onartzea.
3.2. Zumaiako portuan bidaiaren itsas bidezko garraio erregularreko zerbitzuan tarifak integratzeko sistema ezartzeko hitzarmenaren testua onartzea.
Udalbatzako organoen kontrola eta fiskalizazioa
4.1. Udalaren 2026ko 2. eta 3. kreditu aldaketak jakinaraztea.
4.2. 2025ko udalaren likidazioa eta 2025eko likidazioaren ondorengo egonkostasun txostena jakinaraztea.
4.3. Alkate ebazpenen berri ematea.
Eskari galderak.