Ekaitzak ez du zapuztu kantu lirikoko kontzertua

Juan Luis Romatet

Emanaldiaren hasiera, Komentuko lorategian. (Miriam Romatet)

Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako kantu lirikoko ikasleek kontzertua eskaini zuten Komentuan. Emanaldia kanpoaldean hasi zuten, baina euriagatik barrura eraman behar izan zuten. 

Ikasturte amaierako ekintzekin hasiak dira Zumaiako Musika eta Dantza Eskolan, eta atzo kantu lirikoko ikasleen txanda izan zen. Emanaldia Komentuan izan zen, bi zatitan banatuta. Hasi eta berehala ekaitza izan zen, eta Komentuko lorategian hasi zuten kontzertua eraikinaren barrualdera eraman behar izan zuten. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide