Aldaketak izango dira Lurraldebusen Donostiako geralekuetan Maiatzaren 1eko manifestazioagatik

Juan Luis Romatet

Lurraldebuseko autobusa. (Juan Luis Romatet)

Askatasunaren hiribideko Lurraldebuseko geralekuak kenduko dituzte 11:30etik 14:00etara bitartean. Neurriak Zumaia eta Donostia lotzen dituen UK09, UK10 eta UK11 lineei eragingo die. 

Langileen Nazioarteko Eguna da bihar, eta egunean zehar egingo dituzten ekintzen artean, manifestazioak egingo dituzte Donostian. Martxa horiek eragina izango dute Lurraldebuseko autobusen geralekuetan. 

Hala, 11:30etik 14:00etara bitartean autobusak ez dira geratuko Donostiako Askatasunaren hiribideko geralekuetan. Hiriburutik itzultzeko Federico Garcia Lorca (autobusen geltokia) geralekua erabili beharko dute erabiltzaileek. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide