'Altas capacidades' eta 'Hoppers' pelikulak, datozen egunetan Aita Marin

Maddi Txintxurreta

Altas capacidades pelikula emango dute gaurtik astelehenera bitartean Aita Mari aretoan. Igandean, berriz, haurrentzako Hoppers filma eskainiko dute. 

Gaurtik astelehenera bitartean, 19:30ean, Victor Garcia Leon zinema zuzendariaren Altas capacidades lana emango dute Aita Mari aretoan. Igandean, berriz, haurrentzako Hoppers animaziozko filma eskainiko dute, 17:00etan. Emanaldietarako sarrerak aretoaren leihatilan edo udalaren webgunean eskura daitezke.

Klase ertaineko bikote baten kontakizuna jasotzen du Altas capacidades pelikulak. Fer semea eliteko eskola batean matrikulatzeko aukera dute, eta horrek klase altuko bizimodura jauzi egiteko aukera irekitzen die, baina zenbait kontraesan eta beldur ere eragingo dizkie. 

Hoppers pelikulak, berriz, etorkizun distopiko bat aurkezten du. Animalia itxurako robotei giza kontzientzia instalatzea lortuko dute zientzialari batzuek, eta espero gabeko egoerak deslotuko ditu aurrerapen teknologiko horrek. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide