Ate irekien jardunaldiak egingo ditu Musika eta Dantza Eskolak datorren astean

Juan Luis Romatet

Musika eta Dantza Eskolako kideek Komentuan egindako jardueretako bat. (Utzitakoa)

Maiatzaren 4tik 8ra bitartean egingo dituzte jardunaldiak Komentuan. Musika eta Dantza Eskolako eskaintza erakutsiko diete datorren ikasturtean musika eta dantza ikasketak bertan egin nahi dituztenei. 

2025-2026 ikasturtea oraindik amaitu ez bada ere, datorren kurtsora begira jarri dira Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako kideak. Hala, zerbitzu horretako musika eta dantza eskaintza erakusteko ate irekien jardunaldiak antolatu dituzte datorren asterako. Astelehenetik ostiralera bitartean egingo dituzte, maiatzaren 4tik 8ra arte, Komentuko gune desberdinetan. 

Jarraian dagoen kartelean ikus daiteke instrumentu edota jarduera desberdinetako ordutegia eta lekua.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide