Txapelketa herrikoiko bigarren jardunaldia jokatuko dute gaur

Juan Luis Romatet

Lehen jardunaldiko irudia. (Juan Luis Romatet)

Esku pilota txapelketa herrikoiko jardunaldiak ostiraletan jokatzen dituzte, baina bihar jaieguna izanik, aste honi dagokiona ostegunean jokatuko dute. 

Pasa den ostiralean eman zioten hasiera aurtengo esku pilota txapelketa herrikoiari. Txapelketa horretako jardunaldiak ostiraletan dituzte jokatzekoak, baina bihar, Maiatzak 1, jaieguna izanik, bigarren jardunaldiari dagozkion partidak gaur jokatuko dituzte, 18:00etatik aurrera, Odieta pilotalekuan (euria eginez gero, Herri Eskolako frontoian).

Hiru partidaz osatuko da bigarren jardunaldia:

  • Beristain-Larrañaga vs Ellakuria-Buru.
  • Tumas-Iribar vs Olaizola-Etxabe.
  • Etxabe-Beristain vs Zearreta-Olaizola.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide