Parisko Gernika eta Zumaiako San Pedro abesbatzek kontzertua eskainiko dute bihar

Maddi Txintxurreta

San Pedro abesbatza parrokian (San Pedro Abesbatza)

12:30ean hasiko da bi koroen emanaldia, Oxford aretoan. Euskal jatorria duen musikaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek.

Parisko euskal etxeko Gernika abesbatzak eta Zumaiako San Pedro abesbatzak Elkartruke kontzertua eskainiko dute bihar, 12:30ean, Oxford aretoan. 

Musikaren bitartez abesbatza desberdinen arteko sareak indartzeko helburua du Elkartruke ekimenak, eta biharko emanaldian, euskal jatorria duten doinuak entzuteko aukera izango dute herritarrek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide