Antxoaren Eguneko ospakizunei ekingo diete gaur Getarian, eta urteroko legez, Zilarrezko Antxoaren aipamenak eginez hasi dute eguna, Balentziaga museoan egindako ekitaldian. Guztira hiru aipamen berezi egin dituzte aurten, bana zientziaren, kirolaren eta arrantzaren alorrean.
Azken horri dagokionez, Elkano arrantzaleen kofradiako lehendakari Emeterio Urrestik flota mantentzeko "funtsezkoak" diren hiru enpresari eman dizkie sariak: Orioko Arostegi eta Zumaiako Aizpuru eta Kemen enpresei, hain justu. Aitortza horren bitartez, arrantzaren arrakasta lehorretik ontzien funtzionamendu egokia ziurtatzen dutenen mende ere badagoela gogorarazi dute.
Hala, sariak jasotzera igo dira Kemen tailerreko Iker eta Joakin Lertxundi aita-semeak eta Aizpuruko Javier eta Agustin anaiak.