Esku pilota txapelketako bigarren jardunaldia jokatu dute

Juan Luis Romatet

Herenegun jokatutako jardunaldiko irudia. (Juan Luis Romatet)

Herenegun arratsaldean jokatu zituzten Odieta pilotalekuan jardunaldi hari zegozkion hiru partidak.

Esku pilota txapelketa herrikoiaren barruan, ligaxka faseko bigarren jardunaldia jokatu zuten ostegun arratsaldean Odietan. Ohikoan, partidak ostiraletan jokatzen dituzte, baina atzo jaieguna izanik, jarduera ostegunera mugitu zuten. 

Herenegun jokatutako partidetan emaitza hauek izan ziren:

Beristain-Larrañaga, 15; Ellakuria-Buru, 22.

Tumas-Iribar, 7; Olaizola-Etxabe, 22.

Etxabe-Beristain, 22; Zearreta-Olaizola, 17.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide