Orion eta Getarian izan dituzte trainerilla estropadak Zumaiako arraunlariek

Juan Luis Romatet 2026ko maiatzaren 4a

Zumaiako senior mailako emakumeen trainerilla, atzo Getarian. (Juan Luis Romatet)

Larunbatean eta igandean izan dituzte arraunketa saioak Zumaiako ontziek. Ostiralean Donostian zen jokatzekoa beste estropada bat, baina bertan behera utzi zuten. 

Paladaz betetako asteburua izan da pasa berri dena Zumaiako arraunlarientzako. Gipuzkoako trainerilla ligako laugarren eta bosgarren jardunaldiak jokatuko dituzte; laugarrena larunbatean Orioko errioan eta bosgarrena igandean Getarian, itsasoan. Beste jardunaldi bat ere jokatzekoa zuten, ostiralean Donostian, baina bertan behera utzi zuten. 

Zumaiako Telmo Deun arraun elkarteak honako emaitzak lortu zituen larunbatean Orion: kadete neskak bosgarren izan ziren, jubenil neskak laugarren, eta senior neskatan, A ontzia laugarren eta seigarren B ontzia. 

Getarian, berriz, zumaiarrek lortutako emaitzak hauek izan ziren: kadete neskak eta jubenil mutilak bosgarren euren estropadetan, eta senior neskatan, A ontzia hirugarren eta B ontzia laugarren. 

Telmo Deuneko senior mutilek ez dute parte hartu bi hitzordu hauetan eta aurrerantzean ere ez dira uretaratuko, entrenamenduetan zentratuz. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide