Pintura tailerra da Foronda kultur etxean eskaintzen diren kurtsoetako bat, eta ikasturtea amaierara heltzearekin batera, ikasleek margotutako lanen erakusketa zabalduko dute Alondegiko Oxford aretoan.
Bihar arratsaldean zabalduko dute erakusketa, eta maiatzaren 12ra bitartean izango da ikusgai, egunero, 18:30etik 20:30era bitartean. Asteburuan eguerdian ere irekita egongo da, 12:30etik 14:00etara bitartean.