Zumaiako dantzariek Errenteriako Dantzari Txiki Egunean parte hartu dute

Maddi Txintxurreta 2026ko maiatzaren 5a

Dantzari Txiki Eguna egin zuten pasa den ostiralean, maiatzaren 1ean, Errenterian (Gipuzkoa), eta bertan izan ziren Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako ikasleak.

Urtero bezala, Dantzari Txiki Eguna ospatu zuten pasa den ostiralean Errenterian, maiatzaren 1arekin. Ereintza elkarteak antolatutako jaialdiak Euskal Herriko txoko desberdinetako dantzariak elkartu zituen egun osoz, eta han izan ziren Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako ikasleak ere, urtean zehar ikasitakoa jendaurrean erakusten.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide