Korokoiak taldeak entsegu irekia egingo du ostiral arratsaldean

Maddi Txintxurreta

Korokoiak, kalejiran. (Maria Maya Manterola)

Ostiralean, 18:15ean egingo dute entsegu irekia, Torreberri gaztetxean. Saioetan parte hartzeko, ez da esperientziarik nahiz aurrez ezer prestatzeko beharrik izaten.

Korokoiak Zumaiako abesbatzak entsegu irekiak antolatzen ditu hilean behin, eta ostiral honetan egingo dute maiatzeko ordubeteko saioa, 18:15ean hasita, Torreberri gaztetxean. Saioetan parte hartzeko, ez da esperientziarik nahiz aurrez ezer prestatzeko beharrik izaten, eta kantu bat ikasteko aukera izango dute parte hartzaileek.

Entseguetako deialdien berri jasotzeko, WhatsAppeko komunitatea dute; helbide honetan batu daiteke. Harremanetarako, posta elektronikoa erabil daitekeela gaineratu dute: korokoiak@gmail.com helbidea, hain zuzen ere.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide