2027-2023 urteen artean indarrean egongo den V. Berdintasunerako Planaren lanketari ekin dio Zumaiako Udalak. Herritarren iritzia jaso nahi du prozesu horretan, eta horretarako, galdetegi bat zabaldu du, aurreko planaren balorazioa egiteko, aurrerapenak aztertzeko eta hobetu beharreko esparruak identifikatzeko. 16 urtetik gorako herritarrek esteka honetan edo udaletxean, kiroldegian, Alondegian, Brankan, Hogarrean, Emakumeon* Etxean eta osasun zentroan bete dezakete galdetegia maiatzaren 25a baino lehen.
Zumaiako Udalak azaldu duenez, berdintasunerako plana "behar bezala osatzeko", lehenik aurrekoaren balorazioa egingo du, "indargune nagusiak, egindako aurrerapenak eta hobetu beharreko esparruak identifikatzeko". "Berdintasun politikak indartzen jarraitu eta Zumaian emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean sakontzen segitzeko asmoa du udalak", gaineratu du.