GR-11 ibilbidearen inguruko hitzaldia emango dute bihar Emakumeon Etxean

Juan Luis Romatet

Hitzaldia emango duten emakumeak, Pirinioetan. (Utzitakoa)

Elixabete Arbek, Johanna Malhuendak eta Bego Gonzalezek emango dute hitzaldia, bihar, osteguna, 18:30ean hasita. Saioa elebiduna izango da. 

GR-11 mendi ibilbidearen inguruko hitzaldia entzuteko aukera izango da bihar arratsaldean, 18:30etik aurrera, Zumaiako Emakumeon Etxean. Elixabete Arbe, Johanna Malhuenda eta Bego Gonzalez izango dira hizlariak eta saioa elebiduna izango da. 

Lau emakumek eta hiru txakurrek Pirinioetan zehar, GR-11 ibilbidea jarraituz, egindako txangoa izango dute hizpide biharko saioan. Ibilbidea beraz gain, beste gai batzuk ere landuko dituzte, hala nola, autonomia, elkarrengandik ikastea, emakume mendizale moduan ahalduntzea eta natura, besteak beste. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide