Salgai daude Maddi Oihenartek larunbatean Aita Marin emango duen kontzerturako sarrerak

Juan Luis Romatet 2026ko maiatzaren 5a

Maddi Oihenart.

Juantxo Zeberiorekin batera kontzertua eskainiko du datorren larunbatean, Larraina euskara taldeak antolatutako hitzorduan. 

Bi ekitaldi antolatu ditu Larraina euskara taldeak maiatzera begira. Lehena datorren larunbatean, hilaren 9an izango da, Aita Mari aretoan. Maddi Oihenart eta Juantxo Zeberio igoko dira Zumaiako aretoko oholtzara kontzertua eskaintzera. Emanaldia 20:00etan hasiko da eta Lur lana aurkeztuko dute zuzenean. 

Kontzerturako sarrerak salgai daude dagoeneko Zumaiako Turismo Bulegoan, 5 euroan. Egunean bertan, emanaldia hasi aurretik, aretoko leihatilan ere eskuragarri izango dira. 

Maiatzean baita ere, baina amaieran, hilaren 30ean, Olaia Inziarterekin solasaldi musikatua egingo da Alondegiko Oxford aretoan, Itziar Ugarte kazetari eta idazleak bideratuta. Saioa 19:30ean izango da, eta sarrera doan izango bada ere, aurretik gonbidapena eskuratu beharko da Turismo Bulegoan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide