Ostiralean zabalduko dute maiatzeko odol emate saiorako txandak hartzeko epea

Juan Luis Romatet

Odol emateetako hoditxoak. (Pexels)

Datorren asteazkenean, hilaren 13an, egingo dituzte Hogarrean maiatzeko odol ateratzeak. 

Maiatzeko odol ateratzeak egingo dituzte Zumaian bi hilean behineko odol ateratzeak. Ohiko den bezala, Hogarrean eman ahal izango da odola, arratsaldean, 16:30etik 20:30era bitartean. 

Odola eman ahal izateko, aurrez txanda hartu beharko da. Ostiraletik asteleheneko 08:00ak arte Internet bidez hartuko dira, www.gotatanta.eus webgunean. 

Astelehenean eta asteartean, berriz, telefono bidez hartu ahal izango dira, 17:30etik 21:00etara bitartean, 609 81 27 06 zenbakira deituta.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide