Euskal Herriko Itzuliaren lehen etapa Zumaiatik igaroko da hurrengo ostiralean

Juan Luis Romatet

Emakumeen Itzulia Oriotik igarotzen.

Emakumeen Euskal Herriko txirrindularitza itzulia Zarautzen hasiko da datorren ostiralean, eta etapa hasi eta gutxira igaroko da Zumaiatik.

Zarautzen hasi eta amaituko da emakumeen Euskal Herriko Itzuliko lehen etapa. Hurrengo ostiralean izango da, maiatzaren 15ean, eta etapa hasi eta gutxira igaroko dira txirrindulariak Zumaiatik. 

121,3 kilometroko bidea egin beharko dute txirrindulariek Itzuliko lehen etapan. Tropela goizeko 10:16ean abiatuko da Zarauztik, irteera neutralizatuan, eta kostako errepidea hartuko du Getariara bidean, handik Zumaiara joateko. Behin Zumaiatik igarotako, Arroabeko bidegurutzean Itziarrerako bidea hartuko dute parte hartzaileek. 

Itzuliak, guztira, hiru etapa izango ditu. Lehena, esan bezala, Zarautzen hasi eta bukatuko da. Bigarrena Abadiñon hasiko da eta Amorebieta-Etxanon izango du amaiera. Igandean jokatuko dute hirugarren eta azken etapa, Donostian hasi eta amaituko dena.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide