Andaluziaz gozatzeko aukera izan dute Beheko Plazako bazkideek

Juan Luis Romatet

Zumaiako pentsiodunak, Sevillako San Telmo jauregi aurrean. (Utzitakoa)

Apirilaren 25etik maiatzaren 1era bitartean egin dute adinekoen elkarteko kideek bidaia Cadiz ingurura. Eguraldia lagun, bidaia zoragarria izan dutela esanaz itzuli dira. 

Andaluzia alderako bidea hartu zuten Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteko bazkideek pasa den apirilaren amaieran. Hilaren 25etik maiatzaren 1era bitartean egin zuten txangoa Zumaiako adinekoek, eta besteak beste, Cadiz, Jerez de la Frontera, Puerto de Santa Maria, Sevilla eta Sanlucar de Barrameda ezagutuko dituzte. Egunero eguraldia lagun izan dutela adierazi dute, baita bidaia zoragarriaz gozatzeko aukera izan dutela. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide