Big Boy taldeko kideek bi disko atera dituzte aldi berean

Juan Luis Romatet 2026ko maiatzaren 7a

Big Boy, zuzenekoa grabatzen Zumaienako aretoan, 2019an. (Juan Luis Romatet)

Big Boy bezala Animaliak diskoa plazaratu dute, eta Hildako anonimoak Mini Boy bezala. Diskoak oraindik online entzun daitezke, baina etorkizun hurbil batean formatu fisikoan aterako asmoa ere badute. 

Big Boy musika talde zumaiarraren jarraitzaileek taldearen material berria entzuteko aukera dute maiatzaren hasieratik aurrera. Hala, hamar urteko itxaronaldiarekin hautsiko dute, bere aurreko diskoa, Zapasalto, 2016koa da eta. Gainera, disko bakarra ez, bi atera dituzte: Animaliak Big Boy bezala eta Hildako anonimoak Mini Boyren izenpean.

Taldearen hirugarren eta laugarren diskoak izango dira orain argitaratutakoak. Big Boy taldeak estraineko diskoa 2014an atera zuen, taldean izen berea duen Big Boy, eta aurrez aipatutako Zapasalto izan da haien bigarrengoa eta orain arteko azkena. 

Argitaratu berri dituzten diskoak zuzenean grabatutakoak dira. Animaliak diskoa seikote formatuan zuzenean grabatu zuen Jon Gartxi taldekideak eta Noise estudioan Iosu Gonzalezek nahastu zuen. Hildako anonimoak diskoa, berriz, hirukote formatuan zuzenean Noise estudioan grabatu zuen Oihan Lizasok eta hark berak nahastu zuen. 

Diskoak online entzun daitezke, taldeak Bandcampen duen txokoan. Etorkizun hurbil batean formatu fisikoan argitaratzeko borondatea ere erakutsi dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide