Zabaldu dute dagoeneko uztailean egingo diren Musi-K udalekuetarako izen ematea. Uztailaren 13tik 24ra bitartean egingo dituzte aurtengo udalekuak, Zumaiako Udalak Landarbaso Abesbatzarekin elkarlanean antolatuta, eta saioak goizetan egingo dira, 09:30etik 13:00etara bitartean. Hezkuntza eta aisialdia musikaren bidez uztartzen dituen jarduera hau HH 4. mailatik LH 6. mailera arteko haurrei zuzenduta egongo da.
Izenak online eman ahal izango dira, hemen. Matrikularen prezioa 95,25 euro izango da. Informazio gehiagorako, Alondegia kultur etxearekin jar daiteke harremanetan, 943-86 10 56 telefono zenbakian edo alondegia@zumaia.eus helbide elektronikora idatzita. Izena emateko azken eguna maiatzaren 22a izango da.