Kalean da dagoeneko maiatzeko Zumaia Guka aldizkaria. Bazkideek egunotan jasoko dute bere alea postontzietan. Herriko salmenta puntuetan erosteko aukera ere izango da, euro batean: Amaiako plazako Ogi Berri okindegian, Foruen plazako Arkupe okindegian, Erribera kaleko Mandala dendan, Aita Mari auzuneko Aizpurua liburudendan, Alai auzuneko A3 dendan eta, pasa den hilabetetik, Puntanoetako Otezuri zentroko kafetegian.
Ibilbide profesionala utzi berri duen Imanol Lopez da maiatzeko zenbakiko elkarrizketatua, eta horrekin batera Artadi Amarratz jatetxeari, Nerea Urteaga korrikalariari eta Melanie Gonzalez koreografoari ere tartea egin zaio.