Mailaz igotzeko partida erabakigarria jokatuko du bihar jubeniletako ohorezko mailako Zumaiakok. Eguerdiko 12:45etik aurrera, Aretxabaleta UDA taldea izango du aurkari Aita Mari aretoan.
Pasa den asteburuan garaipen garrantzitsua lortu zuten zumaiarrek, Oriokori 1 eta 3 emaitzarekin irabazi eta gero. Garaipena are eta garrantzitsuagoa izan zen, markagailuan atzean jarri zirelako eta, gainera, jokalari bat gutxiagorekin jokatu zutelako partidako zati bat.
Garaipen horri esker, sailkapeneko lidergoan sendotu zen Zumaiako, eta liga amaitzeko hiru partidaren faltan, lehena da 36 punturekin. Justu bihar aurkari izango duen Aretxabaleta UDA taldea da bigarren, 28 puntutekin, zumaiarrengatik zortzi puntura. Hala, partida irabazita edo berdinketa eskuratuta, Euskal Ligara igotzeko aukera izango du Zumaiakok bihar bertan.
Partidaren garrantziaz ohartuta, eta jokalariei ahalik eta bultzada handiena eman asmoz, zaletuei Aita Mari futbol zelaira gerturatzea eskatu die Zumaiako Futbol Taldeak, ahal dela gorriz jantzita.