Herri txapelketako hirugarren jardunaldia izango da gaur jokoan

Juan Luis Romatet 2026ko maiatzaren 8a

Pasa den ostegunean jokatutako jardunaldiko argazkia. (Juan Luis Romatet)

Lau partida jokatuko dituzte 17:30etik aurrera Odieta pilotalekuan. Eguraldi txarra egingo balu, Herri Eskolako pilotalekuan jokatuko lirateke partidak. 

Zumaiako esku pilota txapelketa herrikoiko hirugarren jardunaldia jokatuko dute gaur arratsaldean, 17:30ean hasita, Odieta pilotalekuan, Herri Eskolako frontoian eguraldi txarra egiten badu. 

Lau partida jokatuko dituzte gaurko jardunaldian:

  • Etxabe-Beristain vs Fleitas-Lize.
  • Beristain-Larrañaga vs Etxabe-Mañu.
  • Tumas-Iribar vs Ellakuria-Buru.
  • Olaizola-Etxabe vs Zearreta-Olaizola.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide