Indamendi Eguneko ospakizuna izen bereko tontorrera eramango dute igandean

Maddi Txintxurreta

Iazko Indamendi Egunean parte hartu zuen mendizale taldea, tontorrean. (Indamendi M.B.)

Indamendi mendi bazkunaren eguna ospatuko dute igandean, izen bereko tontorrean.

Zumaiako mendizaleek Indamendi Eguna ospatuko dute igandean, hilaren 17an. 09:00etan abiatuko dira Eusebio Gurrutxaga plazatik, eta ohi bezala, Indamendi tontorrerako bidea egingo dute.

Korrika ala oinez, herriko mendi bazkunaren eguna ospatzeko txangoa nahi bezala eginteko aukera izango dute mendizaleek. Getariako Elkano auzoan amaituko dute 11 kilometro eta 530 metroko desnibela izango dituen ibilbidea, eta hamaiketakoa eta oparien zozketa egingo dituzte han. Gainera, Ehun Mendien Lehiaketaren eta finalisten sariak banatuko dituzte Indamendiko arduradunek.

Itzulerako bidea autobusez egiteko aukera izango dute hala nahi dutenek, doan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide