Borja Osa izan da etxekoen artean azkarrena Zumaiako lasterketan

Maddi Txintxurreta

Daniel Diazek irabazi du gaur, larunbata, Zumaian jokatu duten kadeteen urteroko lasterketa, eta beraz, hark eraman du Gipuzkoako txapela. Seigarren postua lortu du herriko txirrindulari azkarrenak, Borja Osak, eta haren atzetik helmugaratu da Xuban Arakistain, Viveros San Anton-Marduko txirrindularia hori ere.

Txirrindulari kadeteen Gipuzkoako txapelketa jokatu dute gaur goizean Zumaian, eta Dimarq-Ipar Maquina taldeko Daniel Diazek jantzi du txapela. Etxekoen artean, Borja Osa izan da helmugaratzen lehena, seigarren postuan, hain zuzen, eta haren atzetik amaitu du lasterketa Xuban Arakistainek, Vivieros San Anton-Marduko txirrindularia hori ere.

Guztira 160 txirrindulari inguru aritu dira lehian Zumaiako lasterketan, horien artean, Viveros San Anton-Marduko sei: aipatutako biez gain, 16. egin du Daniel Blancok, 29. Julen Alkortak, 64. Mikel Egañak eta 76. Oinatz Alberdik.

Txirrindulariek hiru zakila bira egin dituzte, eta azken Iraetako igoera barrutik egin dute, Arroagoiko bidegurutzera arte. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide