Liga bukatzeko bi partidaren faltan, datorren denboraldian Euskal Ligan jokatuko duela ospatu dute gaur, larunbata, Zumaiako futbol klubeko jubenilek. Berdinketarekin nahikoa zuten Ohorezko Jubenil Mailako txapela eskuratzeko, baina garaipena lortu dute etxean jokatutako partida erabakigarrian. 2-1 egin dute Aretxabaletako UDA taldearen aurka.
Pasa den asteburuan garaipen garrantzitsua lortu zuten zumaiarrek, Oriokori 1 eta 3 emaitzarekin irabazi eta gero. Garaipena are eta garrantzitsuagoa izan zen, markagailuan atzean jarri zirelako eta, gainera, jokalari bat gutxiagorekin jokatu zutelako partidako zati bat.
Garaipen horri esker, sailkapeneko lidergoan sendotu zen Zumaiako, eta gaurko garaiparekin, liga amaitzeko bi partidaren faltan, 39 punturekin itxi du denboraldia. Zelaira gerturatu diren herritarren bultzadak lagunduta, Euskal Ligarako igoera sinatu dute jokalariek.