Indarrak batuta, musika herriko bazterretara eraman dute Zumai eta Ad Libitum txarangek

Maddi Txintxurreta

Herriko Zumai txarangak Eskoriatzako (Gipuzkoa) Ad Libitum taldearen laguntza izan du gaur, larunbata, musika bazter guztietara zabaltzeko. Egun osoko egitarauarekin ospatu dute txarangen topaketa.

Zumai txarangak eta Eskoriatzako (Gipuzkoa) Ad Libitum txarangak bat egin dute gaur, larunbata, eta musika herriko bazter guztietara zabaldu dute. 

Hamaiketakoarekin hasi dute Txaranga Topaketa, eta elkarrekin kalejiran atera dira eguerdian, herriko tabernetan geldialdiak eginez. Zumaiako nahiz Eskoriatzako txarangek hainbat herritar izan dituzte atzetik jarraika, harik eta Indamendi elkartean bazkaltzeko geldialdia egin duten arte.

Arratsaldean aterako dira berriz kalejiran, Eskoriatzako zein Zumaiako doinuak herrian zabaltzera. Topaketa amaitzeko, elkarrekin afalduko dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide