Juantxo Zeberiok eta Maddi Oihenartek Zumaian lurreratu dute lurrik gabekoen oihartzuna

Maddi Txintxurreta 2026ko maiatzaren 10a

Juantxo Zeberio eta Maddi Oihenart, Aita Mari aretoko oholtzan. (Miriam Romatet)

Juantxo Zeberio eta Maddi Oihenart musikariek Lur lana aurkeztu zuten atzo Zumaiako Aita Mari aretoan.

Juantxo Zeberio eta Maddi Oihenart musikariek elkarlanean ondu duten Lur proiektua aurkeztu zuten atzo, larunbata, Zumaiako Aita Mari aretoan.

Tolosako (Gipuzkoa) konpositoreak eta Barkoxeko (Zuberoa) abeslariak hiru urtez landu dute Lur diskoa. Lurrari buruz mintzo dira lan horretan, baina baita lurrik ez dutenen inguruan ere, horregatik, Palestinako minen oihartzunak ozendu zituzten atzo Aita Mariko emanaldian. 

Larraina euskara elkarteak maiatzerako antolatutako lehenengo ekitaldia izan zen atzokoa. Hilaren 30ean, Olaia Inziarterekin solasaldi musikatua egingo dute Alondegiko Oxford aretoan, Itziar Ugarte kazetari eta idazleak bideratuta. Saioa 19:30ean izango da, eta sarrera doan izango bada ere, aurretik gonbidapena eskuratu beharko da Turismo Bulegoan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide