Buruz buruko Gipuzkoako zesta punta txapelketa irabazi du Mikel Silvetik

Juan Luis Romatet 2026ko maiatzaren 11

Mikel Silveti, Gipuzkoako txapelketako sari banaketan. (Utzitakoa)

Hondarribian jokatu dituzte pasa berri den asteburuan zesta punta modalitateko Gipuzkoako txapelketako finalak. Jubenil mailan, Mikel Silveti zumaiarrak garaipena erdietsi du. 

Zesta punta modalitateko buruz buruko Gipuzkoako txapelketako finalak jokatu zituzten atzo, igandea, Hondarribiko (Gipuzkoa) Jostaldi pilotalekuan. Jubenilen mailan, Zumaiako eta Mutrikuko pilotariak neurtu ziren. 

Mikel Silveti aritu zen Zumaiako kirol elkartearen izenean, eta aurkaria Mutrikuko Danok Bat klubeko Alain Agirregomezkorta Txurruka izan zuen. Silvetik 25 eta 14 emaitzarekin irabazi zuen neurketa, eta Gipuzkoko txapeldun bihurtu zen. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide