Euskadiko boxeo txapelketako finalera sailkatu da Jesus Magnevy

Juan Luis Romatet 2026ko maiatzaren 11

Jesus Magnevy (erdian), Soraluzeko borrokaldiaren ostean. (Zumaia Cuban Boxing)

Soraluzeko kiroldegian jokatu dituzte pasa den asteburuan Euskadiko boxeo txapelketako finalera sailkatzeko borrokaldiak. Zumaia Cuban Boxing klubeko borrokalariak finalerako txarteka eskuratu du. 

Datorren larunbatean, maiatzaren 16an, jokatuko dituzte Legutioko (Araba) kiroldegian Euskadiko boxeo txapelketako finalak. Ringera igoko diren boxeolarien artean Zumaia Cuban Boxing klubeko borrokalari bat izango da, Jesus Magnevy, hain zuzen.

Pasa berri den asteburuan jokatu dituzte Soraluzeko (Gipuzkoa) kiroldegian txapelketako finalera sailkatzeko borrokaldiak. Magnevy garaipena erdietsi zuen, aurkaria lehen roundean erretiratu eta gero. 

Larunbateko borrokaldiaren aurrean "gogotsu" daudela azpimarratu du Zumaiako klubeko buru Ruben Arredondok, eta gorenera heltzeko lanean dabiltzala gaineratu du. 

Bestalde, ekainaren 13an jokatuko dute Aitzuri frontoian Zumaiako boxeo jaialdia. Klubeko bost boxeolari arituko dira bertan, horien artean bi zumaiar. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide