Beasainen dantzatu dute Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako haurrek

Juan Luis Romatet 2026ko maiatzaren 11

Dantzari Txiki Eguna egin zuten atzo Beasainen (Gipuzkoa) eta kalez kale dantzan aritu ziren Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako euskal dantzetako ikasleak. 

Dantzari txiki egunen sasoia da udaberriaren amaiera, eta atzo Beasainen antolatu zuten euskal dantzak oinarri dituen jaialdia. Festa giroan aritu ziren kalez kale haur dantzariak, eta horien artean izan ziren Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako euskal dantzetako ikasleak. Pozik aritu ziren dantzan Zumaiako haur txikiak. 

Ikasturte amaierako ekitaldietan murgilduta dago Komentuko eskola, eta aste honetan bi ekitaldi izango dituzte. Asteazkenean, 17:30ean, Musika tailerreko saioa izango da Komentuko lorategian. Larunbatean, berriz, Aralar udal musika eskolako eta Zumaiako Musika Eskolako ikasleen arteko elkartrukea, 11:30ean, San Pedro parrokian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide