Ez du hasiera ona izan Zumaiak Herriarteko pilota txapelketan

Andoni Elduaien 2026ko maiatzaren 11

Aitzuri pilotalekua. (Zumaiako Udala)

Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketari hasiera eman dio Zumaiak pasa berri den asteburuan. Erremintan aritu da, eta emaitzak ez dituzte alde izan. 

Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketa martxan da, eta eskualdeko zenbait herrik jokatu dituzte aurreneko kanporaketak eta partidak. Erremintako modalitatea igaro berri den asteburuan hasi da, eta Zumaiak, ez dio nahi bezala ekin, bi eta huts galduta. 

Aitzuri frontoian jokatu zituzten txapelketako final-zortzirenetako partidak zumaiarrek, Oiartzunen aurka. Esku-eskura izan zuen Zumaiak berdinketa, baina, azkenean, esku hutsik amaitu zuen jardunaldia. Larruzko palan, Floresek eta Pichelek 21-35 galdu zuten, eta pala motzean, Garikanok eta Martinek 39-40.

Maldan gora jarri zaio kanporaketa Zumaiarik, baina oraindik itzulerako partidak falta dituzte. Oiartzunen arituko dira bueltako partidak jokatzen datorren asteburuan.

Gomazko paletako pilotariek datorren asteburuan jokatuko dute final-zortzirenetako partida. Soraluze izango dute zumaiarrek aurkari.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide