Udako jai eta ekitaldietako egitaraua prestatzeko lanetan dabil Zumaiako Udala. Hala, ekainaren 21ean hasiko dute udako egitaraua, Artisau azokarekin, eta udazkena heldu bitartean izango da makina bat ekitaldi eta ospakizun herrian. Horien barruan sartzen dira, nola ez, ekainaren 27, 28 eta 29an ospatuko diren San Pedro jaiak.
Ekitaldi horiek guztiak herriko elkarte eta eragileekin lankidetzan antolatu nahi ditu udalak, eta proposamenak partekatzeko bilera deitu du gaur arratsalderako. Bilera hori arratsaldean egingo da, 19:00etatik aurrera, Alondegia kultur etxean.