Unescoko ebaluatzaileen bisita jaso du Geoparkeak

Juan Luis Romatet 2026ko maiatzaren 12a

Geoparkeko zuzendari zientifiko Asier Hilario, Unescoko ebaluatzaileekin. (Euskal Kostaldeko Geoparkea)

Unescoren Munduko mailako geoparkeen sareko kide izaten jarraitzeko azterketa ari da pasatzen egunotan Euskal Kostaldeko Geoparkea. 

Hamasei urte daramatza Euskal Kostaldeko Geoparkeak Unescoren Munduko mailako geoparkeen sareko partaide izaten. Izendapena, baina, ez da betirako izaten, eta lau urtean behin azterketa pasa behar izaten dute sareko kideek.

Azterketa egingo duten Unescoren bi ebaluatzaileak, Emmaline Rosado-Gonzalez mexikarra eta Alexandru Andrasanu errumaniarra, igandetik dira Euskal Herrian, eta asteazkenera arte egongo dute ebaluazioa. Hala, instituzioetako ordezkariekin bilduko dira egun hauetan, eta Deba, Mutriku eta Zumaia barnebiltzen dituen eremu interesguneak ere bisitatuko dituzte. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide