Esku pilota txapelketako hirugarren jardunaldiko lau partidak jokatu dituzte

Maddi Txintxurreta

Pasa den ostiralean Odietan jokatu zuten partidako irudi bat. (Utzitakoa)

Ostiral arratsaldean jokatu zituzten Odieta pilotalekuan eta Oikian esku pilota txapelketa herrikoiaren hirugarren faseko lau partidak.

Esku pilota txapelketa herrikoiaren barruan, ligaxka faseko hirugarren jardunaldia jokatu zuten ostiral arratsaldean. Odietan jokatu zuten lehenengo partida, ordubete luze iraun zuena, eta Oikian gainontzeko hirurak. 

Herenegun jokatutako partidetan emaitza hauek izan ziren:

Etxabe-Beristain, 22; Fleitas-Lize, 19.

Beristain-Larrañaga, 7; Etxabe-Mañu, 22.

Tumas-Iribar, 11; Ellakuria-Buru, 22.

Olaizola-Etxabe, 22; Zearreta-Olaizola, 9.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide