'El agente secreto' pelikula emango dute biharko zineforum saioan

Maddi Txintxurreta 2026ko maiatzaren 13a

Kleber Mendonça Filhok zuzendutako filmak 1977an, diktaduraren garaian, Brasilera itzultzen den irakasle baten istorioa kontatzen du. Emanaldia 19:00etan hasiko da Aita Mari aretoan, eta sarrerak leihatilan izango dira salgai.

Kleber Mendonçak zuzendutako El agente secreto filma emango du bihar Ostarrena zine klubak zineforum saioan. Emanaldia 19:00etan hasiko da, Aita Mari zinema aretoan. Sarrerak aretoko leihatilan egongo dira salgai.

Pelikulak Marceloren istorioa kontatzen du. Irakaslea da, eta iragan gatazkatsu batetik ihes egin nahi du. Recife hirira bueltatuko da 1977an, Brasilgo diktaduraren garaian, han bere semearekin aurkitzeko eta bizitza berri bat eraikiko duen esperantzarekin. Baina konturatuko da hiri horrek ez duela zerikusirik amesten duen babeslekuarekin. Gobernuaren alde kriminala eta heriotza mehatxuak segika izango ditu.

Urtarrileko Urrezko Globoen galan hainbat sari eskuratu zituen Brasilgo pelikulak. Nazioarteko Film Onenaren sari entzutetsua irabazi zuen eta Wagner Mourak Drama Filmean Aktore Onenaren saria eskuratu zuen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide