Soraya Lopez, bigarren ingeniaritza zibilari lotutako argazkiak saritzen dituen lehiaketan

Maddi Txintxurreta 2026ko maiatzaren 12a

Soraya Lopezek egindako argazki saritua. (Utzitakoa)

Distira Zumaiako argazkilaritza elkarteko Soraya Lopezek bigarren saria erdietsi du Obra Publikoaren eta Ingeniaritza Zibilaren Ondarearen Nazioarteko II. Kongresuak antolatu duen argazkilaritza lehiaketan. Zumaiako kai-muturrari egindako argazki batekin lortu du saria.

Soraya Lopez Distira argazkilaritza elkarteko kideak bigarren saria lortu du Valentziako (Herrialde Katalanak) antolatzen duten Obra Publikoaren eta Ingeniaritza Zibilaren Ondarearen Nazioarteko II. Kongresuak antolatu duen argazkilaritza lehiaketan. 

Obra publikoaren ondarearekin edo ingeniaritza zibilarekin lotura izan behar zuten Valentziako lehiaketara aurkeztutako lanek, eta Zumaiako kai-muturrari egndako argazki bat aukeratu zuen Lopezek. Honako testuarekin aurkeztu zuen irudia Distirako argazkilariak: "Hainbat hamarkadatako kalteen eta errefortzuen ondoren, Zumaiako kai-muturrak eutsi egiten dio Kantauri itsasoaren erasoari. Olatuak gainditu egiten du, baina ez du apurtzen. Kostaldeko ingeniaritzak ez du itsasoaren indarra gelditzen, baina bideratu egiten du, teknika eta paisaia oreka hauskor bezain indartsuan bizi daitezen".

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide